2013/06/02

Gosari osasungarria

Urtarrilaren 29an gosaldu gabe joan ginen eskolara, han gosari berezi bat prestatua genuelako. Neska batek janari osasungarriaz hitz egin zigun eta DVD bat erakutsi zigun.

Ondoren, jantokira jaitsi ginen eta nolako sorpresa ona izan zen!
Laranja zukua, mota guztietako frutak (kiwia, sagarrak, bananak, ananak, udareak…eta baita fruitu exotikoak ere),  yogurta, esnea, kakao hautsa, ogi xigortua olioarekin.

Ase betean atera ginen.          

Olentzero 2012

Hemen daude Gabonetako argazkiak.